Nola komunikatu dementzia duten pertsonekin?

Guaixe 2019ko ots. 14a, 12:17
Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko pasabidean aurrera.

Izena emateko: 948 275 252 edota 948 410 299 telefonoetara hots egin daiteke. 8 edota 10 pertsona behar dira tailerra egin ahal izateko.

Galdera horri erantzuten saiatuko dira Josefina Arregi klinikan astelehenean eginen den tailerrean. Nafarroako Alzheimer gaixoen Senideen Elkarteak “komunikazio jarrera aldaketen aurrean erabili beharreko tresna” tailerra emanen du, 16:30etik 18:00etara. Elkartetik gaztigatu dutenez, “dementzia duen pertsona bat pittekan joaten da okerrera. Okertze hori hizkuntza, memoria, afektuak edota pertzepzioen aldaketetan sumatzen da; eta horrek denak zaintza lanak zaildu egiten ditu”. Astelehenerako antolatutako tailer horretan elkarteko kideek “komunikazioaren estrategiak erabiltzearen garrantzia” azalduko dute, “gaixo dagoen pertsonaren jarrera aldaketak aurreikusi eta gutxitzeko”.