Tarima Beltza taldea Mutiloabeitin izanen da bihar

Guaixe 2019ko ots. 14a, 13:37
Madres y Pasotas antzezlanaren eszena bat. TARIMA BELTZA

Tarima Beltza taldeak Mutiloabeitiko El bardo escaldao aretoan 'Madres y Pasotas' antzezlana eginen du, bihar, ostirala, 21:00etan

Madres y Pasotas antzezlana Altsasun emanaldi berezian berrestreinatu ondoren, Tarima Beltza antzerki taldea bihar, otsailaren 16, 21:00etan, El bardo escaldao aretoan egonen da, Mutiloabeitin. El bardo escaldao aretoa kultur arloan mugitzen den jendea sortu zuen, eta antzoki eta tabernaren arteko areto bat da. Hortaz, emanaldia egiten den bitartean, ikusleek zerbait jan eta edan dezakete mahaietan eserita edota barran. Sarrera doan da, baina gonbidapena behar da, eta antzezlana egin ondoren artistak mahaietatik pasatzen dira txano batekin diru eske. Lortutako guztia artistendako da.

Madres y Pasotas antzezlanak bere semeagatik dena uzten duen emakume baten istorioa kontatzen du. Azkenean, semea ere alde batera uzten du. Komedia bat da. Dario Fo antzerkigilearen La madre pasota bakarrizketaren adaptazioa da. Tarima Beltzak iazko maiatzean mustu zuen lehenengo aldiz, eta urtarrilean berrestreinatu zuten, Altsasu Gurasoak gogoan izan zituztela.

Multiloabeitin bihar eginen duen emanaldiarekin Tarima Beltza antzerki taldeak bira hasiko du. Hortaz, otsailaren 23an Gareseko Antzerki Zikloan egonen da. Lizarran ere egonen direla aurreratu dute. Gainera, herri horietako taldeak bisita itzuliko diete eta Altsasun egonen dira urtean zehar. Martxoaren 2an, larubnata, 19:30ean, Kilkarrak Lizarrako antzerki taldeak La opera de los suburbios antzezlana eginen dute Altsasun. Sarrerak dagoeneko salgai daude Iortia kultur gunean.