Literatura bidezko elkartasun adierazpenak

Guaixe 2019ko ots. 15a, 11:10
2018ko Literatur Lehiaketaren sari banaketaren talde argazkia. ARTXIBOA

Altsasukoak Aske literatur lehiaketaren sari banaketa izanen da gaur, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean

Elkartasun handiko emanaldia" eginen dute gaur, otsailak 15, ostirala, Iortia kultur gunean, 18:00etan. Altsasukoak Aske herri plataformak antolatutako bigarren literatur lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta sari banaketa ez ezik, literatura-emanaldia ere izanen da. Lanak Euskal Herri osotik iritsi direla jakinarazi du plataformak. Emanaldia Iortia kultur gunean izanen da, 18:00etan. Gonbidapenak oraindik har daitezke kultur gunearen leihatilan.

Dani Martirena kazetari eta idazleak aurkeztuko du emanaldia, eta saria emateaz Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi idazleak arduratuko dira, Altsasu Gurasoak-eko aita-amekin eta Altsasukoak Aske plataformako kideekin batera. Ta Lauen musika laukoteak emanaldiari musika jarriko dio. Gainera, saritutako lanak entzuteko aukera egonen dira, izan ere, idazleek jendaurrean irakurriko dituzte.

Euskal Herri osotik iritsi dira "merezi izan duten" testuak, plataformak adierazi duenez. Literatura lehiaketan narrazioak, olerkiak eta mikro-ipuinak sailak zeuden, bi kategoria zeuden, 18 urte beherakoak eta goikoak; eta euskaraz eta gaztelaniaz.

Altsasukoak Aske bigarren literatur lehiaketaren sari emate ekitaldia Adur, Jokin eta ohan espetxeratu zituztela 824 egun eta Iñaki, Jonan, Julen eta Aratz giltzapetu zituztela 255 egun betetzen direnean eginen da. Elkartasuna beste modu batez erakusteko modua izan da literatura lehiaketa. Hortaz, sari banaketa ere elkartasun emanaldia izanen da.