Sutea plazako etxe batean

Guaixe 2019ko ots. 14a, 20:31

18:30ak aldera sutea piztu da Foru plazako etxe batean, Las Vegas taberna hartzen duena. Haren gaineko etxeko ganboikoan piztu da sua. Antza tximinian. Zorionez inor ez zegoen etxean.

Eraikinak solairuko 235 metro karratu inguru ditu. Beheko solairuan taberna eta hizkuntza akademia bat daude. Gainean bi etxebizitza daude eta taberna gainekoan piztu da sua. Bestea hustu egin dute. Egitura egurrezkoa da eta hego haizea jotzen duenez suhiltzaileak lanak izaten ari dira sua itzaltzeko. Suhiltzaileen hiru kamioi (Altsasukoa, Cordovillakoa eta Aguraingoa), DYA eta Foruzaingoa daude plazan. Gas sarea moztu dute. Suteak jendetza erakarri du plazara.