Konboak musika eskoletan egiten diren musikarien taldeak dira. Hortaz, konboen helburua elkarrekin eta taldean jotzen ikastea da: taldekide bakoitzak egiten duen lanaz jabetzea, taldekide bakoitzaren lana zein den ezagutzea, baita errepertorioa ezagutzea ere. Altsasuko Musika Eskolako ikasleen konboek Pop rock musika aukeratu dute taldeen eginkizuna plazaratzeko. Musikal Eskolako ikasleen konboek kontzertua eskainiko dute gaur, otsailaren 18, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunean.
Sarrerak kultur guneako web gunean eta leihatilan daude salgai, euro batean.