Burundako herrian moreen zerrenda burua Virginia Alonso Aparicio izanen da. Gaur egun, Alonso Goazen Altsasu hautagaitzako buru da. Aldi berean, altsasuarra Nafarroako Ahal Duguko Hiritar Kontseiluko kide eta udal arloko idazkaria da.
Larunbateko aurkezpenean, Alonsok Nafarroako lurralde desoreka salatu zuen. “Herriok ez dugu ikusten horren aurrean ekintza eta plan sakonik aurrera arteratzen direnik. Bizi duguna kontrakoa da. Urtez urte, eta poliki-poliki, gure herriek biztanleak galtzen dituzte”. Alonsok argitu zuenez, herrietako jendea Iruñera eta Iruñerrirantz jotzen du, “bertan zerbitzuak eta lan eskaintzak zentralizatzen direlako”. Altsasuko alkategaia lurralde desorekari aurre egitea “behar-beharrezkotzat” jo zuen, nafar guztiendako “eskubide berdinak” eskatu zituen: “zerbitzu publikoak denon eskura eta, ahalik eta gehien, herrietan bertan izatea”. Herriak bizirik izateko Nafarroako administrazioak hainbat zerbitzu deszentralizatzea, udalei ekonomia-baliabide gehiago ematea eta despopulatzearen kontrako neurriak hartzea proposatu du Ahal Duguk.