Altsasuk galdu egin zuen Amigo taldearen kontra

Guaixe 2019ko ots. 20a, 10:22

Emakumezkoen erregionala. 21. jardunaldia: Altsasu 0 - Amigo 1

Emakumezkoen erregional mailan jokatzen duen Altsasuk Amigo taldea hartu zuen igande eguerdian Dantzalekun. Partida lehiatua izan zen baina, zoritxarrez, punturik gabe geratu ziren altsasuarrak, Amigo taldeak 0 eta 1 irabazi baitzuen.

Emakumezkoen erregional mailako liderra Osasuna Fundazioa da, 55 punturekin. Altsasu 12.a da, 19 punturekin. Asteburuan Altsasuk sailkapenean 8.a den Izarra taldearen kontra jokatuko du.