CBASK-ek bi San Ignacioen kontra jokatuko du asteburuan

Guaixe 2019ko ots. 19a, 12:29

Ostiralean, 20:00etan, CBASKek Iruñeko San Ignacio taldearen kontra jokatuko du Zelandin eta igandean, 17:00etan, Logroñoko Sanignacio Rioja taldearen kontra, Logroñon

Autonomia Arteko 2. mailan 17. jardunaldia jokatzen ari da egunotan. Sailkapenean 9.a den Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak ostiralean, otsailaren 22an jokatuko du sailkapenean laugarrena den Iruñeko San Ignacio taldearen kontra, 20:00etan, Zelandi kiroldegian. Baina hori ez da asteburuan CBASKek jokatuko duen partida bakarra. Igandean, otsailaren 24an, 16. jardunaldian atzeratutako partida jokatuko du CBASK-ek sailkapenean bosgarrena den Sanignacio Riojaren kontra, 17:00etan, Logroñoko Paula Montal kiroldegian. Beraz, bi San Ignacioen kontra lehiatuko dira altsasuarrak.

Autonomia Arteko 2. mailan Cenicero La Alcoholerak jarraitzen du lider (28 puntu), Domiberia bigarrenari bi puntu aterata (26 puntu). Bi partida jokatzeke, CBASK bederatzigarrena da (18 puntu).