Dementzia duten pertsonen zaintzaileendako ikastaroa prest

Guaixe 2019ko ots. 26a, 09:56
Jendea Josefina Arregi klinikaren sarreran.

Apirilak 1ean, 3an, 8an eta 10ean izanen da, 17:00etatik 19:00etara, Altsasuko Osasun Etxean. Dagoeneko izena eman daiteke 848 423 450 telefonora hots eginez.

Nafarroako Paziente Eskolak “Besteak zaintzea, norbera zaintzea” ikastaroa antolatu du udaberrirako Altsasun. Ikastaro hori Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonen zaintzaileei zuzenduta dago. Ikastaroarekin lortu nahi dena da parte hartzaileek gaitasun handiagoak garatzea euren burua eta besteak zaintzeko. Ikastaroan parte-hartzaileek euren esperientziak trukatu, informazioa zabaldu, eztabaidatu, kasuak aztertu, ariketak eginen dituzte.

Ikastaroa bata bestearen osagarri diren lau saioz osatuta dago. Aurreneko saioan beste norbait zaintzeaz ariko dira. Hurrengoan dementzien narridura kognitiboa aztertuko da. Hirugarren saioan dementziei lotutako jokabide-sintomak landuko dituzte. Atzeneko saioan besteak zaintzearekin batera nork bere burua zaintzearen inguruan ariko dira. Nafarroako Paziente Eskolak ikastaroaren antolakuntzan Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen, Osasun Etxearen eta Josefina Arregui klinika psikogeriatrikoaren laguntza jaso du.