Eva Azpilikueta aktore altsasuarra Feten jaialdian

Guaixe 2019ko ots. 22a, 10:07

La casa mas pequena antzezlanaren eszena bat. YARLEKU TEATRO

'La casa mas pequeña' lana gaur, ostirala, aurkeztuko dute Xixongo antzerki jaialdian

Nola kontatu gai oso gogorrak haurrei? Galdera horri erantzunez Yarleku antzerki konpainiak La casa mas pequeña antzezlana sortu zuten. Gerratik ihes egiten duten bi haurren istorioa kontatzen du antzezlanak. Xixongo Feten-en (Haurrendako Europako Arte Eszenkoen festibala)  ariko den Nafarroako antzerki konpainia bakarra da. Gaur goizean haurrendako emanaldia egin dute eta, arratsaldean, publiko orokorrendako saioa izanen da. 17tik 22ra izan da arte eszenikoen jaialdia, Xixonen.

Rosa Diez antzerkigile ospetsua da La casa mas pequeña lanaren zuzendaria. Espainiako Arte Eszenikoen saria jaso zuen Diezek. Testua Maialen Diazena da. Eva Azpilikueta altsasuarra antzezlanean Bettina da, maleta eta sagarrondo bat eramaten duen neska bat. Noma da bere laguna, eta bere egoera berdinean dago. Laura Villanueva da Nomaren papera egiten duen aktorea.