Tarima Beltza antzerki taldea Garesen izanen da

Guaixe 2019ko ots. 22a, 08:25
'Madres y pasotas' antzezlanaren eszena bat. TARIMA BELTZA

Txilindron aretoan eginen du bihar, larunbata, Tarima Beltza taldeak Madres y pasotas antzezlana. Emanaldia 20:00etan izanen da

Madres y pasotas antzezlanaren birarekin jarraitzen du Altsasuko Tarima Beltza antzerki taldeak. Aurreko astean Mutilbeitiko El Bardo Escaldado areto berezian eskaini zuen emanaldia eta, bihar, larunbata, 20:00etan, Garesko Txilindron aretoan izanen da Tarima Beltza taldea.

Truke sistemaren ondorioz aritzen dira antzerki talde amaturrak Nafarroako antzokietatik, hortaz, Garesko taldea datozen hilabeteetan Altsasun izanen da laster. Gainera, datorren larunbatean, martxoaren 2an, Kilkerrak taldea egonen da Iortian, 19:30ean, La opera de los suburbios lanarekin.