Feten jaialdiaren 28. edizioa izan zen otsailaren 18tik 22ra, Xixonen. Haurrendako arte eszenikoetan berezitutako Europa mailako jaialdian Yarleku antzerki konpainiak parte hartu zuen Etxe txikiena (La casa mas pequeña) antzezlanarekin. Feten-en parte hartu zuen Nafarroako konpainia bakarra izan zen. Eva Azpilikueta aktore altsasuarra dago proiektuaren barruan.
Jaialdian Feten sariak banatzen dituzte eta aktore altsasuarrak emakumezko aktore onenaren saria irabazi zue Etxe txikiena antzezlanean egindako lanagatik. Hala ere, Azpilikuetak adierazi zuenez, saria ez da bakarrik berea, lan talde guztiarena baizik.
Bi haur errefuxiatuen istorioa kontatzen du Etxe txikiena antzezlanak. Haurrei gerraren eta errefuxiatuen gai gogorra gerturatzeko modua da antzezlana. Eva Azpilikueta aktore altsasuarra Bettina da, maleta eta sagarrondo batekin ihes egin duen haur bat. Bere egoera berdinean dago Noma, Laura Villanueva aktoreak interpretatzen duena. Rosa Diez antzerkigile ospetsuak zuzentzen du lana.