Izarrak mendean hartu zuen Altsasu

Guaixe 2019ko ots. 26a, 14:04

Emakumezkoen Erregional maila. 22. jardunaldia: Altsasu 0 – Izarra 3

Etxean jokatzeak ez zien Emakumezkoen Erregional mailako Altsasuko neskei behar bezalako babesa eman, hiru puntuek ihes egin baitzuten. Altsasuk Izarra hartu zuen eta, partida lehiatuan, Izarrak 0 eta 3 irabazi zuen.

Emakumezkoen Erregional mailako lider jarraitzen du Osasuna Fundazioak (58 puntu), eta Altsasu 12.a da, 19 punturekin, 13.a den Gazte Berriak taldearekin puntutara berdinduta. Hurrengo jardunaldian Universidad de Navarra taldearen kontra ariko dira Altsasuko neskak, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.