Ihotea bertan denaren seinaleak

Guaixe 2019ko ots. 26a, 15:24
Super heroiak telefono kabinan.

Inauteri aurreko astean gaude eta haren zantzuak nabari dira dagoeneko Altsasun. Ikastetxeetan haurrak Momotxorroen dantza ikasten hasiak dira. Gaur bertan ihoteko marrazki erakusketa mustuko da Iortia kultur gunean. 18:30ean izanen da eta hura martxoaren 8ra arte bisitatzeko aukera izanen da, ohiko ordutegian. Inauteriko pertsonaien aurkezpen “interaktiboa” eginen da, berriz, larunbatean, 18:00etan Intxostiapunta gazte gunean.