CBASK: irabazi eta galdu

Guaixe 2019ko ots. 28a, 09:33

CBASKek etxean jokatuko du larunbatean, Zelandin, Valle de Egües taldearen kontra

Autonomia Arteko 2. mailan 17. jardunaldiko partidak jokatu dira. Sailkapenean 9.a den Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak ostiralean sailkapenean laugarrena den Iruñeko San Ignacio taldea hartu zuen Zelandi kiroldegian. Partida oso lehiatua izan zen eta bi taldeek lortu ahal izan zuten garaipena, baina azkenean, puntu bakar batengatik San Ignaciok 72 eta 73 irabazi zion CBASK taldeari.

Baina hori ez zen izan CBASKek asteburuan jokatutako partida bakarra. Igandean 16. jardunaldian atzeratutako partida jokatu zuten CBASKek eta Sanignacio Riojak, Logroñon. CBASK-ek azken jardunaldietan galdu izanaren arantza ateratzeko aukera izan zuen eta, azkenean 66 eta 71 irabazi zuen Altsasuko taldeak, merezitako garaipena.

Autonomia Arteko 2. mailan Cenicero La Alcoholerak jarraitzen du lider (29 puntu), Iruñeko San Ignacio bigarrenarekin puntutara berdinduta. CBASK 8.a da (21 puntu). Larunbatean Lehen faseko azken jardunaldia dago jokoan. CBASKek etxean jokatuko du larunbatean, Zelandin, sailkapenean 11.a eta azkena den Valle de Egües taldearen kontra.