Naiara Diezen Gernika Lointekek Erreginaren Kopa jokatuko du

Guaixe 2019ko ots. 28a, 13:18

Gaurtik igandera bitartean Espainiako Erreginaren Kopa jokatuko da Gasteizen. Naiara Diez altsasuarraren Gernika Lointekek IDK Gipuzkoa izango du aurkari ostiralean, 19:30ean

Asteburuan saskibaloiak protagonismoa izango du Gasteizen. Gaurtik igandera bitartean Espainiako Erreginaren Kopa dute jokoan 8 taldek, tartean Naiara Diez altsasuarraren Gernika Lointek taldeak tartean. Mendizorrotza pabilioiak hartuko du txapelketa.

Gernika Lointek taldeko kapitaina da Naiara Diez, eskolta postuan jokatzen duen altsasuarrak. Denboraldi bikaina egiten ari dira, EuroCupeko 2. faserako edo playoffetara sailkatu ziren eta huts egindako hiruko batengatik geratu ziren kanpo, Galatasaray taldearen kontra. Orain Espainiako Erreginaren Kopa da jomugan dutena.

Erreginaren Kopakon final laurdenak jokatuko dira hasieran. Ostegunean Spar CityLift Gironak Valencia Basket izango du arerio, 17:00etan (Teledeporte) eta Cadi La Seuren kontra ariko da Gasteizko RPK Araski, 19:30ean (Twitter @BaloncestoESP). Ostiralean, 17:00etan, Perfumerias Avenidak Nissan CB Al-Qazeresen kontra jokatuko du (Teledeporte), eta, 19:30ean Naiara Diezen Lointek Gernika sartuko da lehian, IDK Gipuzkoaren kontra (Twitter @BaloncestoESP). Beraz, bi talde euskaldunen arteko derbia izanen da jokoan egonen dena.

Finalerdiak larunbatean jokatuko dira, 13:00etan eta 17:00etan, eta final handia igandean, 13:00etan (Teledeporte).