Udalak hirigintza-aholkularitza kontratatzeko deialdia egin du

Guaixe 2019ko ots. 28a, 19:14

Altsasuko udaletxea.

Heldu den ostiralera arte aurkeztu daitezke proposamenak.

Hirigintza-aholkularitzako zerbitzua kontratatzeko deialdia egin berri du. Interesa duten pertsonek edo enpresek euren eskaintzak martxoaren 8ko 14:00ak arte egin ditzakete. Udalak lan hori urte baterako emanen du, baina urtero luzatuz bostera arte irits daiteke. Lanaren hartzaileak urteko 127.400 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu.

Javier Ollo Martinez alkateak nabarmendu duenez, kontratua eskuratzen duenaren egitekoen artean egonen dira, besteak beste, “udalaren Hirigintza Sailaren antolakuntza ildoak ezarriko ditu eta aipatu sailaren ardura tekniko gorena beregain hartuko du”. Alkateak ere azpimarratu du hirigintza-aholkulari berria udaletxean ordu gehiago egonen dela, “14 ordu astero, urtero 728 lirateke”.