Euskal Herriko toki desberdinetako inauterien doinuak eta dantzak erakutsiko dituzte Altsasuko musika eta dantza eskolako fanfarreak eta dantza taldeak. Nafarroako, Behe Nafarroako, Gipuzkoako, Zuberoako eta Lapurdiko inauterietako musika Altsasura ekarriko dituzte musikari eta dantzari gazteek.
Fanfarrea eta dantza taldea Musika eskolatik abiatuko da 17:00etan. Hala ere, musika eskolatik jakinarazi dutenez, eguraldi txarrarekin Burunda pilotalekuan eginen dute emanaldia.