Dantza modernoa kategorian parte hartuko dute Oihu Loreak eta Arima dantza taldeek, youth edo gazte mailan. Goizean izanen da lehiaketa. Bi taldeek dantza lehiaketean esperientzia dute izan ere, Sant Cugat dantza lehiaketan parte hartu dute hainbatetan. Iaz, gainera, Oihu Loreak taldeak bosgarren saria jaso zuten.