Altsasuko inauteri egutegia atzo abiarazi zuten txikienek. Haurrendako dantzaldia eskaini zuen Xaiborrek kultur guneko zabalgunean. Han bertan txokolate-jana eskaini zitzaien txikiei eta iluntzearekin batera zezensuzkoa agertu zen. Bihar eta larunbatean etorriko denaren sarreakoa izan zen atzokoa.