Altsasuk OPUS-eko unibertsitatea mendean hartu zuen

Guaixe 2019ko mar. 6a, 09:10

Emakumezkoen erregional maila. 23. jardunaldia: Universidad de Navarra 1 – Altsasu 2

Igandean Iruñean jokatu zuten Emakumezkoen erregional mailako Altsasu taldeko neskek, Universidad de Navarra taldearen kontra. Partida oso lehiatua izan zen, eta, zorionez, jokoan zeuden hiru puntuak Altsasura etorri ziren, 1 eta 2 gailendu baitziren gure neskak.

Emakumezkoen erregional mailako lidergoan jarraitzen dute Osasuna taldeko neskek (61 puntu), Lagunak taldeari 2 puntu aterata (59 puntu). Lehia polita dago, beraz, sailkapeneko goiko postuetan. Altsasu 12. postuan dago, 22 punturekin. Igandean Altsasuk sailkapenean bosgarrena den Kirol Sport taldea hartuko du, 16:00etan, Dantzalekun.