CBASKen garaipena Valle de Egüesen kontra

Guaixe 2019ko mar. 7a, 09:11

Autonomia Arteko 2. mailako lehen fasean zortzigarrena sailkatu da Altsasuko taldea

Autonomia Arteko 2. mailan 19. jardunaldia jokatu zen asteburuan, ligako lehen faseko azken jardunaldia. Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak Valle de Egües hartu zuen larunbatean Zelandin eta Altsasuko taldea izan zen jaun eta jabe. Azkenean, 61 eta 46 irabazi zuten altsasuarrek eta puntu oso garrantzitsua lortu zuten. Autonomia Arteko 2. mailako lehen fasea Cenicero La Alcoholera taldeak irabazi du (31 puntu) eta CBASK taldea zortzigarrena sailkatu da (23 puntu). Aurki bigarren faseari ekingo zaio.