Sutea hutsik dagoen lantegi batean

Guaixe 2019ko mar. 5a, 15:13

Ibarrea industrialdean dago eta garai batean koltxoiak egiten ziren.

13:00ak aldera suhiltzaileak Ibarrea industrialderako bidea hartu dute lantoki batean sutea piztu dela gaztigatu baitiete. Kedar beltza nabari-nabaria izan da. Garai batean Perfo Sistem enpresak koltxoiak egiten zituen eta elementu sukoi ugari erabiltzen zituzten. 2016ko agorrilaren 8ko 19:00ak aldera ere sutea piztu zen lantoki berean. Orduan atzeko aldean izan zen. Oraingoan Sunsundegui lantokiarekin muga egiten duen aldean.