Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko hainbat irakaslek eta langilek Emakumeen Nazioarteko Egunean deituta dagoen deialdiarekin bat egitea erabaki dute. Beraz, bigarren hezkuntzako irakasle ugarik greba feministaren deialdiarekin bat egin eta lan uztea eginen dute etzi. Aldi berean, greba feministarekin bat egitera gonbidatu dute.