2004ko martxoaren 11ko atentatuetako biktimen aldeko isilunea

Guaixe 2019ko mar. 10a, 13:16
Altsasuko udaletxearen ikuspegia.

Gaur, martxoaren 11n, 11:00etan, 2004ko Madrilgo atentatuetako biktimak izanen dira gogoan udaletxe aurrean eginen den minutu bateko isilunean.

Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak aurkeztutako zirkularra aztertu eta onartu zuen Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak aurreko astelehenean. Mozio horretan, 2004ko Madrilgo martxoaren 11ko atentatuetako biktimen aldeko isilunea egitea eskatzen zen. Horrela, gaur, martxoaren 11n, 11:00etan Altsasuko udaletxe aurrean eginen da aipatu minutu bateko isilunea eta bertan parte hartzeko deia egin die Altsasuko Udalak herriko bizilagunei. “Martxoaren 11, aldi berean, Terrorismoaren Biktimen Europako eguna da. Herritarrengatik gertuen gauden administrazio garen aldetik, udalek giza eskubideen defentsaren aldeko jarrera izan behar dugu” adierazi du Altsasuko alkate Javier Ollok.

Bestalde, bilkura berean batzordeak erabaki zuen baso lanak egiteko espedientea onartu zuen. Eginen diren lanak dira: basoak garbitzea, sasiak kentzea, birsortzerako ez diren itxiturak eta aisialdirako azpiegitura txikiak kentzea. Lanek 35.087,85 euroko aurrekontua dute, haietatik 21.436 euro Nafarroako Gobernuak pagatuko ditu.