Haur ihotearen eta herri ihotearen ondoren, hiri inauteriaren txanda iritsi da Altsasura. Kuadrillek, eta tabernek, izandako ideiak nola gauzatu dituzten ikusteko eguna izanen da gaur. Mozorrotuak eguerdian poteatzera aterako dira eta gero kuadrillaka bazkaldu eginen dute. Eta musika lagun arratsaldetik gaueko ordu txikiak arte ez da animaziorik falta Altsasun
Egitaraua
12:00etan Kalejira Haize Berriak bandarekin eta bere erritmo balkaniarrekin.
13:30ean Haize Berriak Banda Foru plazan.
17:00etan Mozorrocall Intxostiapuntan.
18:00etan Inauteri jaitsiera Txorongo txarangak girotuta, Intxostiapuntatik Foru plazara.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Ingenio taldearekin, Foru plazan.
22:00etatik 01:00etara Gazte afaria (3 euro), kuadrilla desfilea, photocall, jolasak eta festa, Intxostiapuntan.
00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Ingenio taldearekin, Foru plazan.