Josefina Arregi klinikako langileek "egoera larria" dela jakinarazi dute. Nafarroako Gobernuarekin ekonomia-hitzarmena du klinikak, baina hitzemandako 250.000 euroak ez dira sekula iritsi. Berri hori emateak, gainera, donazioak jaistea ekarri zuen. Ondorioz, langileek 10 urte daramate soldata izoztuta. Hitzarmena abenduan berritu behar zen, baina ez dago halakorik. Langileak "klinikaren etorkizunagatik eta gure lanagatik erabateko ziurgabetasuna eta kezka ditugu".