Gaur goizean kalejira feminista izan da Altsasuko kaleetan. Josefina Arregi klinikan eta Aita Barandiaran adinduen egoitzan zaintza lanen aitortza egin dute. BM hipermekatuaren parean lan arloko aldarrikapenak egin dituzte. Ibilbidean ez da aldarrikapen oihurik ezta dantzarik faltatu.