Erreskatea bargan

Guaixe 2019ko mar. 11a, 09:55
Helikopteroa erreskate lanetan.

Iruñeko 65 urteko mendizaleak min hartu zuen pasa den ostegunean Basaluzeko dorre inguruan.

Txonboloan edo hanka koxkorrean hartu zuen min. Hura erreskatatzeko Nafarroako Gobernuak helikopteroa atera zuen 14:40 aldera. Guardia Civilaren Greimeko kideak arduratu ziren zauritutakoa erreskatatzeaz. Helikopteroak Altsasura eraman zituen eta suhiltzaileen anbulantzia arduratu zen gero.