Isiltasunean Madrilgo atentatuak gogoan

Guaixe 2019ko martxoaren 11

Udaletxe parean 11:00etan egindako kontzentrazioa.

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, Altsasuko Udalak udaletxe aurrean kontzentratzera eta minutu bateko isilunea gordetzera deitu zuen. Horrela duela 15 urte Madrilen izandako atentatuetako biktimak eta haien sufrimendua gogorarazi nahi izan du udalak. Kontzentrazioan Javier Ollo Martinez alkatea, Virginia Alonso Aparicio Goazen Altsasuko zinegotzia eta beste lau altsasuar izan dira.