Altsasuko neskek etxean galdu zuten Kirol Sporten kontra

Guaixe 2019ko mar. 13a, 10:13

Emakumezkoen erregional maila. 24. jardunaldia:  Altsasu 1 – Kirol Sport 2

Igande arratsaldean etxean jokatu zuten Emakumezkoen erregional mailako Altsasu taldeko neskek. Kirol Sport taldea hartu zuten. Parez pare ibili ziren bi taldeak baina, azkenean, Altsasuri 1 eta 2 irabazi zion Kirol Sportek eta hiru puntuek Dantzalekutik ihes egin zuten.

Emakumezkoen erregional mailako lidergoan jarraitzen dute Osasuna taldeko neskek (64 puntu), Lagunak taldeari 2 puntu aterata (62 puntu) eta Itaroa Huarteri 3 puntu aterata (61 puntu). Lehia ikusgarria dago sailkapeneko lehen hiru taldeen artean. Altsasuk postu bat egin du behera eta 13. postuan dago, 22 punturekin. Asteburuan Osasuna liderra izango du aurkari Altsasuk.