Larraona eta Aranguren, CBASKen bi arerioak

Guaixe 2019ko mar. 13a, 13:14

Autonomia Arteko 2. mailako lehen faseko 21. jardunaldia jokatuko da asteburuan eta Aranguren izango du arerio Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak

Autonomia Arteko 2. mailan 20. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Larraonaren kontra aritzekoa zen Altsasuko CBASK taldea, baina Altsasuko inauteriak zirenez, partida atzeratzea erabaki zuten bi taldeek eta martxoaren 18an jokatuko dute, astelehenarekin, 20:30ean, Larraonako kiroldegian. Aurretik, larunbatean, martxoaren 16an, 21. jardunaldiko partida jokatuko du CBASKek Aranguren Mutilbasket taldearen kontra, 20:00etan, Mutiloako Aranguren kiroldegian. Beraz, bi partida ditu aurrez aurre CBASKek.  

Autonomia Arteko 2. mailako lehen faseko liderra Cenicero La Alcoholera taldea da (32 puntu). CBASK 8.a da sailkapenean (23 puntu).