Astearte Inauteri egunean, martxoaren 5ean, herri-ihoteak ospatu ziren Altsasun. Maskaritak, akerra, sorginak, Juantranposoak, ereintza, momotxorroak eta beste Altsasuko kaleetan barna ibili ziren.
Amaitzeko, Foru plazan, dantzaren, konjuruen eta musikaren bidez sorginak Altsasuko inauteria osatzen duten pertsonaiak lozorrotik esnatzen hasi ziren, eta modu horretan bukaera eman zioten iluntasunari, neguari.
Behin pertsonaiak esnatuta, momotxorroak indarrarekin sartu ziren plazan eta adarraren soinuarekin momotxorroen dantza egin zuten.