Emakumezkoak: Osasunak 3 eta 0 irabazi zion Altsasuri

Guaixe 2019ko mar. 19a, 10:57

Emakumezkoen erregionala. 25. jardunaldia: Osasuna 3 – Altsasu 0

Larunbatean Taxoaren jokatu zuten Emakumezkoen Erregional mailan dabiltzan Altsasu taldeko neskak, Osasuna liderraren kontra. Partida lehiatua izan zen baina hiru puntuak ez ziren Taxoaretik atera, Osasunak 3 eta 0 hartu baitzuen mendean Altsasu. Horrela, Osasunak eusten dio lidergoari (67 puntu), Lagunak taldeari 2 puntu (65 puntu) eta Itaroa Huarteri 6 puntu (61 puntu) aterata. Altsasuk 13. postuan jarraitzen du, 22 punturekin. Asteburuan Altsasuk etxean jokatuko du 42 punturekin 8.a den Izarra taldearen kontra.