Garabiaz lagunduta txipuak mozten

Guaixe 2019ko mar. 19a, 15:23

Larunbat goiz, eguerdi eta arratsaldearen zati batean Altsasuko hegoaldeko sarrera-irteera eta Gartzia Ximenez kalearen zati bat trafikorako itxita egon ziren. Bentaldeko partzela batean, ibaiaren kontra eta bi argindar linearen ondoan zeuden hainbat txipu handi mozteko lanek eragin zuten Altsasuko sarbidearen mozketa. Langileek, lehenik, katez txipua garabira lotzen zuten. Haiek moztu eta garabiaren laguntzaz behar zen tokira jaitsi zituzten.