Altsasuko Hiru Mendizerrak mendi martxarako izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko mar. 20a, 14:02

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako mendi martxa apirilaren 6an izanen da eta www.altsasukomendigoizaleak.com web gunean eman behar da izena

Mendizaleek hitzordu garrantzitsua dute apirilaren 6an, egun horretako goizeko 7:00etan abiatuko baita Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako mendi martxa, XII. Hiru Mendizerrak 2019 martxa hain zuzen ere. Altsasun hasi eta despedituko den proba ez lehiakorra da eta Nafarroako eta Euskal Herriko Mendi Federazioen Ibilaldi Luzeen Mendi Martxen egutegien barruan dago.

Hiru Mendizerran hiru ibilbide egiteko aukera izango dute mendizaleek: Luzea (48 km, 2.700 m desnibel +), Laburra (26 km, 1.200 m desnibel +) eta Ertaina (1.500 m desnibel +). Ibilbidean barna 6 kontrol eta hornidura gune izango dira, Gure Etxean, Urbasan, Ziordian, Sorozarretan, Saraben eta Gure Etxean).

Izena emateko
Altsasuko Hiru Mendizerrak mendi martxarako izena ematea zabalik dago eta ondoko web guneetan egin daiteke: www.altsasukomendigoizaleak.com, www.zirkuitua.com eta www.mendizmendi.com. Prezioa: 15 euro. Dortsalak apirilaren 5ean edo apirilaren 6an jasoko dute mendizaleek. Antolakuntzak gehienez 700 partaide onartuko ditu.