CBASKek Liceo Monjardin hartuko du larunbatean

Guaixe 2019ko mar. 21a, 08:29

Autonomia Arteko 2. mailako lehen faseko 22. eta jardunaldia jokatuko da asteburuan eta Fonseca Liceo Monjardin arerio zuzena izango du arerio Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak

Autonomia Arteko 2. mailan 21. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko CBASK saskibaloi taldea sailkapenean laugarrena den Aranguren Mutilbasket taldearen kontra aritu zen Mutiloako Aranguren kiroldegian, eta partida lehiatuan 76 eta 52 gailendu ziren Arangurengoak. Bestalde, atzeratutako jardunaldia jokatu zuten Larraona taldeak eta CBASKek Larraona kiroldegian, eta 97 eta 64 irabazi zieten Iruñakoek altsasuarrei. Hortaz, aste gogorra hau izan da hau  CBASK taldearendako.

Autonomia Arteko 2. mailako lehen faseko liderra Cenicero La Alcoholera taldea da (34 puntu). CBASKek postu bat behera egin du eta 9.a da sailkapenean (25 puntu). Larunbatean Altsasuko taldeak sailkapenean zortzigarrena den eta 26 puntu dituen Fonseca Liceo Monjardin taldea hartuko du Zelandi kiroldegian, 18:00etan hasiko den partidan. Hau izango da Autonomien Arteko 2. mailako lehen faseko azken jardunaldia.