Aste Santuan kontziliazioa errazteko udal eskaintza

Guaixe 2019ko mar. 21a, 12:06
Haurrak ludotekan.

Txantxari udal ludotekak 3 eta 12 urte arteko haurrendako Aisiaz blai programa apirilaren 23tik 26ra eskainiko du.

Ikasleen udaberriko oporretan familia ardurak eta lana bateragarri egiteko 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako aisialdi programa prestatu du Txantxari udal ludotekak. Apirilaren 23tik 26ra 08:30etik 13:30era izanen da eskaintza. Hura betetzeko nahikoa izen emate ez bada 11:00etatik 13:30era arteko eskaintza eginen du ludotekak. Udal eskaintza horretaz baliatu eta umeak eraman nahi dituztenendako izen ematea gaur zabaldu da eta hilaren 29ra arte izanen da zabalik. Horretarako, 012 edo 948 012 012 telefonoetara hots egin daiteke edo www.altsasu.eus web orrira jo.

Ludotekatik jakinarazi dutenez, familien diru-sarreren, errenta-aitorpenaren arabera hamar prezio ezarri dituzte. Horretarako eskubidea duten familiek hobariak eskuratzeko aukera izanen dute ere. Argibideak Txantxari udal ludotekan emanen dituzte, 948 467 471 telefonoan edo ludoteka@altsasu.net e-posta helbidean.