Duatletek Altsasun dute hitzordua

Guaixe 2019ko mar. 22a, 14:17

Bihar, larunbatean, goizeko 10:30ean Nafar Kirol Jolasen Altsasuko Duatloi probaren txanda izango da, eta 15:45etik aurrera nagusien proba jokatuko da

Bihar, martxoaren 23an, larunbatarekin, Sakana Triatloi Taldeak hainbat entitate eta babesleren laguntzarekin antolatutako IX. Altsasuko Copreci Duatloia jokatuko da, Sprint Distantziako proba. 


oizean, 10:30ean, kategoria txikikoak ariko dira lehian, Nafar Kirol Jokoetarako (NKJ) baliagarria den proban, eta arratsaldean, 15:45etik aurrera, proba nagusia jokatuko da. 




Goizeko 10:30ean txikienak Txiokan



Kategoria txikikoak –117 inguru daude izena emanda–Txioka haur ikastolaren inguruetan prestatutako zirkuituan lehiatuko dira, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria izango den proban. Aurrebenjaminak 10:30ean hasiko dira (250m-1 km-125 m), benjaminak 10:45ean (500 m-2 km-250 m), kimuak 11:30ean (1 km-4 km-500 m) eta haurrak 12:00etan (2 km-8km-1 km). Juniorrek eta kadeteek helduen proban parte hartuko dute, helduen distantzia bera eginez.





Arratsaldean helduak: 5 km-22 km-2,5 km




IX. Altsasuko Copreci Duatloia arratsaldeko 15:45ean abiatuko da Foruen Plazatik. 15:45ean emakumeek ekingo diote probari, 15:51ean gizonezkoek eta aurten, nobedade bezala, erreleboan aritzeko aukera egongo da eta 15:52ean abiatuko dira errelebotan ariko direnak.170 triatleta daude izena emanda, guztira.

Ibilbidean ez dago aldaketarik eta a
rreko urteetako ibilbide berbera izango du probak. Altsasuko herri gunean prestatutako 2,5 km-ko zirkuituari bi bira eman beharko dizkiote korrika, segidan Iortia Kultur Gunearen aurrean dauden boxetan, trantsizio gunean, bizikleta hartu eta 22 km-ko distantzia osatzeko. Hasieran, duatletek Olaztiraino joko dute, Urbasako portua igotzen hasi, eta Altamirako bidegurutzean beherako bidea hartuko dute, Altamira jaitsiz. Altsasu zeharkatuta NA-1000 errepidean aurrera egingo dute, Zegama Ortzaurteko bidegurutzeraino. Bertan buelta osoa hartuko dute, Altsasuko boxetara joan arte. Bukatzeko, bizikleta utzi eta 2,5 km-ko zirkuituari bira bat eman beharko diote korrika, Foruen plazako helmugara iristeko.



170 duatleta espero dira proba nagusian
Aurreko urtean, izugarrizko hotzari eta euriari aurre eginez 195 duatletek hartu zuten parte Altsasuko Duatloian eta Arabatri taldeko Iker Ortiz de Zarate (1:07:08) eta Lourdes Oiartzabal (1:21:01) gailendu ziren. Mikel Astiz ihabartarra zazpigarrena (1:07:49) eta Sergio Garcia de Eulate bederatzigarrena (1:08:25) sailkatu ziren. Atzo Guaixeko erredakzioa ixterakoan Nafar Kirol Jolasetan 117 duatleta eta helduen proban 170 duatleta zeuden izena emanda, eta primerako eguraldia aurreikusten denez, proba ederra izatea espero dute guztiek. Duatloia zuzenean jarraitzeko proba polita da eta gertutik jarraitzeko Altsasura gerturatzeko gonbita egin du Sakana Triatloi Taldeak.



Sariak

Lehen gizonezko eta emakumezkoak produktu loteak eta garaikurra jasoko dute eta bigarrenek eta hirugarrenek trofeoak. Lehen juniorrek, lehen 23 urtez azpikoek, lehen beteranoek, erreleboetako lehenek eta lehen sakandarrek trofeoa jasoko dute eta talde onenak ere oroigarria jasoko du.




Informazio gehiago www.sakanatri.com web gunean topa daiteke.



Arbizukoa, ate joka

Hurrengo astean, martxoaren 30ean, Arbizuko Duatloi beteranoaren 23. edizioa jokatuko da. Izena ematea zabalik dago martxoaren 25era arte, www.navarratriatlon.com edo www.rockthesport.com web guneetan.