Desagertutako gizonezko baten bila

Guaixe 2019ko mar. 26a, 08:11
Altsasuko ikuspegia.

Igandean 10:30ean etxetik atera zen eta ez dute haren berri.

Desagertutakoa 44 urteko gizonezkoa da. Domekan 10:30 aldera etxetik atera zen eta egun osoan haren berri ez jasotzean haren emazteak Guardia Civilaren kuartelean desagertzearen salaketa jarri zuen. Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, antza bien arteko eztabaidaren ondoren alde egin zuen gizonak, autorik, kreditu txartelik eta telefono mugikorrik gabe alde egin zuen gizonak etxetik. Atzo goizean ez zen lantokira joan. Gizonezkoa bilatzeko lanetan Foruzaingoa, Guardia Civila, suhiltzaileak eta basozainak aritu ziren. Altsasu inguruan aritu ziren bilatzen, helikoptero baten laguntzaz. Baina haren zantzurik topatu ez eta bilaketa hori utzi dute. Garraiobideetan zentratu dute bilaketa.