Azaroaren 23an izanen da Berri Txarrak-en azken kontzertua Nafarroa Arena Iruñeko pabiloian. Baina, aurretik, Ikusi Arte Tour 2019 bira egiten ari dira. Hiru zatitan banatu dute bira: Espainiako Estatuko jaialdietan joko dituzten kontzertuak, Beude biraren barruan Euskal Herrian jo dituztenak eta atzerrian egingo direnak. Altsasukoa Beude biraren azken aurreko kontzertua da.
Guztira, hamabi kontzertu egin dituzte Euskal Herriko areto "txikietan" otsaila eta martxoa bitartean. Beude biraren sarrera guztiak ordu eta erdian amaitu ziren. Izan ere, Altsasuko Gaztetxean, beste hainbat tokitan bezala, sarrerak erosteko ilara handia izan zen.