CBASKek garaipenarekin despeditu du lehen fasea

Guaixe 2019ko mar. 27a, 14:12
CBASK Autonomia Arteko 2. mailako taldea. ARTXIBOA

Autonomia Arteko 2. mailako lehen faseko 22. eta azken jardunaldian 72 eta 56 irabazi zion CBASK-ek Fonseca Liceo Monjardini eta 8. postuan despeditu du lehen fasea. Orain 2. fasean ariko da, 1 eta 8 postuen arteko ligaxkan

Autonomia Arteko 2. mailan lehen faseko 22. eta azken jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko CBASK taldea Fonseca Liceo Monjardin taldearen kontra aritu zen eta lehen fasea garaipenarekin despeditu zuen CBASKek, 72 eta 56 irabazi baitzion Fonseca Liceo Monjardini.

Autonomia Arteko 2. mailako lehen faseko liderra San Ignacio taldea izan da (36 puntu). Altsasuko CBASK taldeak 8. postuan despeditu du lehen fasea. Orain txapelketako 2. faseari ekingo diote taldeek eta CBASK taldea 1 eta 8 postuen arteko ligaxkan lehiatuko da. 2. fase honetan 6 jardunaldi jokatuko dira guztira. Asteburu honetan atsedenaldia hartuko du txapelketak eta apirilaren 6an eta 7an jokatuko da lehen jarduanldia. Iruñean ariko da CBASK, San Ignacio taldearen kontra, apirilaren 6an, 20:00etan, San Ignacio kiroldegian.