Emakumezkoen erregionala: Itaroak Altsasu hartu zuen mendean

Guaixe 2019ko mar. 28a, 12:13

Emakumezkoen erregionala. 26. jardunaldia: Altsasu 1 – Itaroa Huarte 5

Emakumezkoen erregional mailan 26. jardunaldia jokatu zen. Larunbatean Altsasuk Itaroa Huarte hartu zuen eta ez zen jardunaldi ona izan gure neskendako, liga irabazteko borrokan dauden Uharte Iruñakoek 1 eta 5 irabazi baitzieten.

Sailkapen orokorrean Osasuna Fundazioa da liderra (73 puntu), Itaroa Huarteri 3 puntu aterata (70 puntu). Denboraldi guztian barna borroka ederra dute aipatu bi taldeek. Altsasu 13. postuan dago, 22 punturekin. Asteburuan Mulier taldearen kontra ariko da Altsasu.