Estabilitate politikoa nagusi izan den legegintzaldia Altsasun

Erabiltzailearen aurpegia Javier Ollo Martínez (Altsasuko Alkatea) 2019ko mar. 29a, 08:07

Maiatzaren 26an Estatu mailan eta Nafarroan udal hauteskundeak ospatuko dira. Modu honetan Altsasuko Udalean interesgarria eta positiboa izan den legegintzaldia bukatutzat emango dugu. Hainbat alditan esan dudan bezala, ez dago norberaren herriko Alkatea izatea baino ohore handiagorik, modu honetan herritarrekin erlazio zuzena izatea bermatzen delako.

Oraindik indarrean dagoen legegintzaldian Altsasuko Udalean estabilitate politikoa eta instituzionala protagonista izan dira eta ezaugarri hau guztiz beharrezkoa da proiektu desberdinak aurrera eramateko. Estabilitate honen adibide nabarmenena legegintzaldiaren urte bakoitzean udal Aurrekontuaren onarpena izan da. Izan ere, Aurrekontua edozein administrazioren tresna garrantzitsuena da eta dudarik gabe legegintzaldi honen urte bakoitzean Aurrekontua onartzeak ekimen desberdinak aurrera eramatea ahalbidetu du. Adibidez ekimen hauen artean 2017. urtean lehen aldiz onartutako autopenplegua sustatzeko laguntza ekonomikoen deialdia dugu, gure herrian ekintzailetza sustatzeko tresna bezala. Guzti hau Altsasuko Udalak duen egoera ekonomiko positiboaren ondorioa ere bada, Nafarroako Kontuen Ganberak 2016. urteko Kontuei buruz egindako analisian ondorioztatzen den bezala.

Azken legegintzaldi honetan Altsasuko Udalak herriko interes orokorraren alde aurrera eramandko inbertsioek garrantzi berezia izan dute. Pertsona adinduentzat bideratuta dagoen parkea, Foruen Enparantzan zoladuraren zati baten berrikuntza, herriko erdigunean publikoa den kotxeen aparkalekua, urtero gauzatu diren zoladura berritzeko lanak, mendiko bideen berrikuntza, kirol anitzeko zonalde berria, haur parke desberdinen berrikuntza, Udal Haur Eskola berriaren instalazioak eta hauen ondoan herritar guztiek disfrutatu dezaketen parke berria, etab.

Inbertsioen atalean ezinbestekoa da 2017-2019 Tokiko Azpiegitura Planaren bitartez aurrera eraman eta aurrera eramango diren lanak aipatzea. Hor dugu herriko argiteria publikoaren berrikuntza LED sistema ezarriz –Iortia Kulturgunean eta Zelandi polikiroldegian egin den bezala- eraginkortasun energetikoa hobetezeko helburuarekin, Udaletxean arkitektura oztopoak kentzeko lanak eta igogailua jarri eta honekin batera Isidoro Melero, La Ermita, Amaia eta Bakea kaleetan sareak eta zoladura berritzeko lanak. Puntu honetan ezinbestekoa da Zumalakarregi Enparantzan zoladura berritzeko hurrengo hilabeteetan aurrera eramango diren lanak azpimarratzea. Plaza hau herriko gune garrantzitsu bat da eta urte honen azken sei hilabeteetan egingo diren lanak altsasuarrek eskatu izan dituzte urte askotan zehar. Udalaren legegintzaldi askotan obra hau mahai gainean egon da eta azkenean urte honetan errealitate bat izango da.

Legegintzaldiko urte bakoitzean udal Aurrekontuaren onarpena, inbertsio ugari aurrera eramatea eta Udalaren Sail desberdinetan gauzatu diren ekimenak aipatutako estabilitate politikoaren adibide dira eta horrekin batera, Geroa Baik –Alkatetzaren ardura duen talde bezala- udal talde politiko desberdinekin akordioak bilatzeko izan duen helburuaren adibidea ere. Noski akordioen bilaketa horretan Altsasuren alde akordioak bilatzeko borondate gehien azaldu duten talde politikoekin egin da.

Hurrengo maiatzaren 26an Altsasuko Udalbatza berria aukeratzeko hauteskundeak ospatuko dira. 2015. urtean nuen ilusioa mantenduz eta azken lau urte hauetan lortutako esperientzia batuz, Geroa Bai-ren hautagaitzaren buru izango naiz berriro. Garrantzistua da berriro bizikidetzan eta askatasunean Altsasu guztion artean garatu behar dugula defendatzea. Helburu hori lortzeko ezinbestekoa da Udala, baina berezko garrantzia dute ere herriko elkarteak, talde kulturalak, kirol klubak eta oro har gure herria hobeto izateko lan egiten duten pertsonak. Azken legegintzaldi honetan persona eta entitate hauetako asko ezagutzeko plazerra izan dut eta dudarik gabe, oso paper garrantzitsua betetzen dute, zeina Udalak egiten duen lanarekin guztiz osagarria den. Bide horretatik jarrai dezagun.