Bulgariatik domina bat ekarri du Bargagain klubak

Guaixe 2019ko mar. 29a, 10:12
Sofiara joan ziren taekwondolariak eta irakaslea. UTZITAKOA

Moreno, Gil, Irigoien eta Palomares taekwondolariak Sofian WTE Multi European txapelketan aritu ziren. Maila altua erakutsi zuten eta Morenok brontzea irabazi zuen

Asteburuan WTE Multi European Taekwondo txapelketa jokatu zen Sofian, Bulgarian. Bertan Altsasuko Bargagain kluba ordezkatzen lau kirolari aritu ziren: Oihane Palomares, Erkuden Moreno, Ane Gil eta Irati Irigoien. Goi mailako txapelketa da eta Europako Txapelketetarako eta Gazte Joko Olinpikoetarako sailkapen-txapelketa da. Oihane Palomaresek 21 urteko azpiko mailan aritu zen, Erkuden Moreno kadete mailan eta Ane Gil eta Irati Irigoien junior kategorian. Gerardo Moreno irakaslearekin egon ziren Sofian.

Domina bat
Europako taekwondolarien eta selekzioen kontra aritu ziren Bargagain klubekoak. Arerioak ezagutzen ez zituzten arren, "oso ongi" aritu zirela esan du Beatriz Fernandez Bargagain klubeko juntako kideak. Erkuden Morenok brontzea irabazi zuen bere kategorian. Errusiarraren kontra aritu zen konbatean eta azken segundoetan galdu zuen, hirugarren sailkatuz. Konbate "oso bizia" izan zela esan du Fernandezek. Greziarrak irabazi zuen.



Irati Irigoienek ere maila altua erakutsi zuen Europako txapelketan. Europako txapelketan parte hartu zuen Bargagaingo beste taekwondolaria Irati Irgoien izan zen eta maila altua erakutsi zuela esan du Fernandezk. Ez zuen dominarik irabazi, baina azken konbatea kategorian irabazi zuenaren kontra galdu zuen. Gil eta Palomares ere "oso ongi" aritu zirela esan du juntako kideak.

Bargagain Taekwondo Taldearen barruan 100 taekwondolari inguru trebatzen dira Altsasun, Gerardo Moreno irakaslearekin. Horretaz gain, aurten taldea sortu dute Olaztin.