Izaskun Etxeberria Zufiaurre idazlearen narrazioak aztertuz

Guaixe 2019ko mar. 29a, 10:18
Izaskun Etxeberria idazlea. ARTXIBOA

Altsasuko Emakumeen Bilguneak martxoaren 8ko egitarauaren barruan Gu ere literaturan hitzaldia antolatu du. Apirilaren 2an, 18:00etan, Iortia kultur gunean izanen da. Narrazioak liburutegian har daitezke

Izaskun Etxeberria Zufiarre irakasle eta idazle altsasuarraren hiru narrazio labur aztertuko dituzte Gu ere literaturan hitzaldian. Etxeberria Iruñeko Udalak antolatzen duen idazle berrientzako literatur lehiaketan bigarren saria jaso zuen aurten Bidaideak narrazio laburrarekin. Gainera, iaz Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean irabazi zuen lehiaketa. Beste hainbat literatur lehiaketetan parte hartu izan du ere altsasuarrak, eta Pamiela argitaletxeak argitaratzen duen 39 idazle nafar liburuan Etxeberriaren lana argitaratu zuten.