Tarima Beltza taldeak Lizarrako XVIII. Antzerkia Udaberrian parte hartuko du

Guaixe 2019ko mar. 29a, 09:47

Igandean 'Madres y pasotas' antzezlana eginen du Altsasuko antzerki taldeak Lizarrako Los Llanos kulturgunean, 18:30ean

Semeagatik edozein gauza egiteko gai den amaren istorioa Lizarraldera eramanen du Tarima Beltza taldeak igandean. Antzerkia udaberrian programaren XVIII. edizioa eginen dute aurten Lizarran eta Tarima Beltzak zabalduko du egitaraua. Igandean izanen da, 18:30ean, Los Llanos kulturgunean.

Sarreraren prezioa 5 eurokoa da eta Lizarran edo online eros daitezke.

Martxoaren hasieran Lizarrako Kilkerrak taldea Altsasun izan zen La opera de los suburbios antzezlana egiten.