Berri Txarrak taldeak kontzertua eskaini zuen Altsasuko Gaztetxean

Guaixe 2019ko mar. 29a, 12:14

Ikusi Arte Tour biraren barruan areto txikietan kontzertuak eskaini ditu Berri Txarrak taldeak, tartean Altsasuko Gaztetxean asteazkenean egin zuen kontzertua

Maravillas abestia moldatu eta Altsasuko auzian zigortuta dauden zortzi gazteei elkartasuna adierazi zien. Altsasuko Gurasoak taldeak zabaldu zuen Lekunberriko taldeak haien semeei eskainitako abestiaren bideoa.