Emakumeak: Mulier Altsasuren gainetik pasa zen

Guaixe 2019ko api. 2a, 12:25

Emakumezkoen erregional maila. 27. jardunaldia: Mulier 6 – Altsasu 0

Emakumezkoen erregional mailan Altsasuk Mulier taldea izan zuen aurkari igandean azken hauen etxean jokatutako partidan. Mulierreko neskek agintea hartu zuten eta altsasuarren gainetik pasa ziren, 6 eta 0 gailendu baitziren.

Sailkapen orokorrean Osasunak eusten dio Emakumezkoen erregional mailako lidergoari, 74 puntu baititu, Itaroa Huarte bigarrenak baino bat gehiago (73 puntu). Altsasu 13. postuan dago, 22 punturekin. Hurrengo jardunaldian Altsasuk hirugarrena den Lagunak taldea hartuko du, oso konplikatua aurreikusten den partidan.