CBASK vs San Ignacio, fase berrian

Guaixe 2019ko api. 2a, 15:08

Asteburuan Autonomia Arteko 2. mailako 2. fasea hasiko da. 1 eta 8 postuen arteko ligaxkan CBASKek San Ignacio izango du aurkari larunbatean Iruñean

Autonomia Arteko 2. mailako lehen fasea despeditu eta gero, asteburu honetan 2. faseari ekingo zaio. Lehen faseko liderra San Ignacio taldea izan zen (36 puntu) eta Altsasuko CBASK taldeak 8. postuan despeditu zuen lehen fasea. Asteburuan 2. faseari ekingo diote taldeek eta CBASK taldea 1 eta 8 postuen arteko ligaxkan lehiatuko da. Fase honetan 6 jardunaldi jokatuko dira guztira. Lehen jardunaldian larunbatean, Iruñean ariko da CBASK, San Ignacio taldearen kontra, 20:00etan, San Ignacio kiroldegian.